2020/03/17

Arduis: "Idilic" bigarren diskoaren xehetasunak

Bizkaiko Arduis metal proiektuari bultzada berri bat eman dio Urtzi Barceló Tanke musikariak. Duela bi urte La Espera estreinako diskoa plazaratu ondoren, Idilic izeneko bigarren lana osatzen ari da. Oraingoan, deskargekin lorturiko dirua Debra Gobernuz Kanpoko Erakundera bideratuko du. 

Gitarra jotzaile bizkaitarrak pauso berri bat ematea erabaki du. Diskoak gaztelaniazko zein euskarazko abestiak izango ditu, eta luxuzko hainbat kolaboratzaile: Alain Dalay Tarda (Rise To Fall), Dann Hoyos (Rise To Fall, Space Octopus) eta Jose Prieto Kasta (Neriva). Ezusteko bat ere izango du diskoak. Izan ere, Zuldar taldearen Gizon Zaharraren Malkoak abestia birgrabatu du bonus track gisara. 

Martin Ortega Murok diseinatu du azala, eta jarraian duzue kantu zerrendarekin batera.

01. La Montaña
02. El Paseo
03. Idilic
04. Los Intocables
05. Mesurik Gabeko Gutuna
06. Denbora Agortzen Doa
07. Urrezko Kaiola
08. Bakarkako Guda
09. La Noche Más Oscura del Alma
10. El Perdón
11. Gizon Zaharraren Malkoak (Bonus Track)

Hurrengo kontzertuak