2022/10/12

Auritz bandak bigarren diskoaren preprodukzioa abiatu du

Bizkaiko Auritz heavy metal taldea estudiora itzuli da. Su Beltzaren Egunsentia bigarren diskoaren preprodukzioa abiatu dute Bilboko The Rock Studios-etan. Carlos Creator musikari eta teknikariaren gidaritzapean arituko dira. Mikel Bizar abeslariak iragarri duenez, 25 urteren ondoren itzuli dira aipaturiko estudiora –Idi Bihotzekin han grabatu zuten lehen diskoa–.

Argitalpen datarik eman ez duten arren, bigarren lana ere disko-liburu formatuan kaleratuko dute. Esan bezala, Su Beltzaren Egunsentia izango da soinu bandaren izenburua, eta El Amanecer del Fuego Negro liburuarena. Bizar bera idazten ari da eleberria. Laino eder hori estreinakoaren musika zein literatur ildo bera izango du, eta Miren, Maren eta Auritz pertsonaien historiari jarraipena emango dio. Oraingoan, ordea, Down sindromearen mundu konplexu eta ezezagunean barneratuko dira.

Taldeari dagokionez, ondorengo bost musikariek osatzen dute Auritz: Mikel Bizar (ahotsa), Gorka Bizar (gitarra eta koroak), Kapi Guarrotxena (gitarra eta ahotsak), Jorge Murillo (baxua) eta Oier de Pedro (bateria).

Laino eder hori aurreko diskoarekin hiru bideoklip aurkeztu zituzten:

Auritz - Zin dagizut

Auritz - Nahi

Auritz - Uren kantua

Hurrengo kontzertuak