2021/11/08

Basque Metal Country egitasmoaren hirugarren bilduma, urtea bukatu baino lehen

Abenduan sareratuko dute Basque Metal Country egitasmoaren hirugarren bilduma. Euskal Herriko hamar metal taldek osatuko dute, eta horietako batzuk dagoeneko zehaztuta daude. Laster iragarriko dituzte banden izenak.

Bestalde, lehen eta bigarren bildumak berriz ere eskura jarriko dira Basque Metal Countryren Bandcamp atarian. Bakoitza hamar taldera mugatu dute, eta berrargitalpen gisa aurkeztuko dituzte.

Bilduma guztiek azal berri bat izango dute, eta horietaz Xanti Rodriguez (Legen Beltza) diseinatzaile zein zinemagilea arduratuko da.

Hurrengo kontzertuak