2019/03/21

Dimetal Fest jaialdiaren eguneraketa jarraia

Irailaren 27an eta 28an izango da Dimetal Fest jaialdia, Bizkaiko Dima herrian. Bosgarren urtez egingo dute festa, hainbat berritasunekin. Albiste hau etengabe eguneratuko dugu azken berritasunekin. 

Behin-behineko kartela osatzen duten taldeak: Koma, Bonfire, Trallery, Legen Beltza, Rise To Fall, Elbereth, Knives, Orion Child, The Broken Horizon, Hex, Strikeback, Insaniam, Mysanthropy, Fear Crowd, The Eleventh Plague, Uckaia, Balmog, Leyenda eta El Altar del Holocausto.

Jaialdiak 3 agertoki izango ditu; iaz baino bat gutxiago. Bestetik, talde kopurua murriztu dute: 22 izango dira, Euskal Herrikoak, estatukoak zein nazioartekoak.

Aurten sarrera ez da doakoa izango. Bi eguneko abonamenduak salgai jarri dituzte, eta prezioa igotzen joango da taldeak konfirmatu ahala. Nola lortu sarrerak? Informazioa hemen topatuko duzue. 

Hurrengo kontzertuak