2020/04/25

Herra bandak irailean argitaratuko du "Egun Ilunak" lan laburra

Gasteizko Herra metal taldeak maiatzaren 8an plazaratu behar zuen Egun Ilunak lan laburra. Ordea, bizi dugun egoerarengatik atzeratzea erabaki dute. Horrela, irailaren 11n kaleratuko dutela iragarri dute. Datozen asteetan EParen inguruko xehetasun gehiago eskainiko dituzte. Bitartean, entzungai duzue 2016an aurkeztu zuten maketa. 

Bost musikarik osatzen dute banda: Mikel (bateria), David (gitarra), Oiñaz (gitarra), Iñigo (baxua) eta Hodei (ahotsa). 

Hurrengo kontzertuak