2020/01/23

Soa talde berriak musikariak behar ditu

Mutrikuko Soa metal banda musikari bila dabil. Kraussk taldean ibilitako Ibon Aginaga gitarraren eta Aitzol Collazo bateriaren abentura berria da. Une honetan, abeslari eta gitarra jotzaile baten bila dabiltza boskotea osatzeko. Epe motzean kontzertuak ematen hasi eta lehen grabazioa egin nahi dute. 7-8 abesti dituztela aurreratu dute.

Musikariak topatzeko baldintzak eman dituzte: "Datorren abeslariak ahots guturala egiten jakin behar du, eta ahots garbia edo melodikoa kontrolatzea ere baloratuko dugu. Hemen, ahots edota musika erreferentzia batzuk, ideia bat egiteko: Anestesia, Jinjer, Biok, Lamb of god, Slipknot, Gojira, Arch Enemy, In Flames, Opeth...".

Hurrengo kontzertuak