2020/04/23

Song of Anhubis taldeak "Reversed/Reflection" diskoa prest du

Bizkaiko Song of Anhubis gothic rock/metal bandak Reserved/Reflection bigarren lana plazaratuko du maiatzaren 29an, formatu digitalean. Aurrera begira fisikoan argitaratzeko aukerak aztertzen ari dira. 

Zortzi kantu izango ditu diskoak, eta iaz grabatu zituzten TAOM estudioetan Jagoba Ormaetxea teknikariaren gidaritzapean. Paco Plazas arduratu da diseinuaz. 

01. Lonely Echoes From A Distant Place
02. Misantropia
03. Persephone's Call
04. Suicide Nation
05. Vestiges of a Life
06. Hypersomnia
07. Progressive Spiral
08. Sands of Time

Lau musikarik osatzen dute Song of Anhubis taldea: Raquel Reych (ahotsa), Polvareda Johnson (gitarra), Mario Martin (baxua, sintetizadorea eta ahotsa) eta Jon Goitia (bateria).

Hurrengo kontzertuak