2019/08/10

Ancient Emblem bandak irailean kaleratuko du bigarren diskoa

Ancient Emblem banda gordinak Funeral Pyre bigarren diskoa argitaratuko du irailean. Euskal Herria eta Alemania bitartean bizi dira musikariak, eta tartean daude Helde euskarazko black metal taldeko bi kide. 

Zazpi abesti izango ditu lanak eta 40 minutu inguruko iraupena. Marekords Studio-n grabatu dute Marek teknikariarekin, Lolok nahastu du Corsarios Estudios-etan eta Jack Control arduratu da masterizazioaz Enormous Door Mastering-en. Azalaren diseinua Brookesia Estudiok egin du, eta jarraian duzue ikusgai. 

Kasetean, biniloan eta CD formatuan argitaratuko dute. Farewell abestia entzun daiteke euren Bandcamp atarian.

Hurrengo kontzertuak