2017/10/24

Bleed bizkaitarren lehen diskoa suntsitzailea izango da

Ezkerraldeko Bleed groove metal taldeak Rediseña, reconstruye y destruye lehendabiziko diskoa argitaratuko du azaroan. Sestaoko E-You estudioetan grabatu dute Iker Eskurzaren gidaritzapean. 

Hamaika abesti izango ditu lanak, intro bat eta beste hamar. Bi euskaraz izango dira eta besteak gaztelaniaz. 

Bost musikarik osatzen dute Bleed banda: Jon G (gitarra), Unai (gitarra), Lander (bateria), Txema (baxua) eta Jon Ander (ahotsa).

Hemen duzue diskoaren azala eta kantuetako baten bideoklipa:

Bleed - Mentiras de dios

Hurrengo kontzertuak