2018/09/28

Burdinola irratsaioak urriaren 1ean hasiko du denboraldia

Hurrengo astelehenean, urriak 1, Burdinola euskarazko heavy metal irratsaioak denboraldi berria abiatuko du Info7 irratian. Azken urteetako ordutegi eta maiztasuna izango du: astelehenetan, 23:00etan. Asteartetik aurrera, berriz, Burdinolaren Ivoox podcast kanalean, Info7ren webgunean eta saioaren atarian entzun zein jaitsi ahal izango dira.

Denboraldi berrian ere, nazioarteko zein Euskal Herriko heavy metal doinuak ditu oinarri Inaxio Esnaola gidaturiko programak. Hala nola, azken nobedadeak, klasikoak eta bereziak. Noski, Herriko Burdina atala izango du saioak, Euskal Herriko heavy metalari eskainitakoa. Izan ere, irratsaiotik sortu zen Herriko Burdina webgunea. Bestalde, pasa den sasoi bukaeran Su Ta Gar taldeari eskainitako monografikoaren ondoren, baliteke horrelako saio berezi gehiago egotea. 

Hurrengo kontzertuak