2017/10/30

Halloween Metal Fest jaialdiak 10. urteurrena ospatuko du, asteburuan

Larunbat honetan, azaroak 4, X. Halloween Metal Fest jaialdia egingo dute Bermeoko Kafe Antzokian. Hamargarren urteurrena ospatzeko kartel erakargarria osatu dute, izen handiko metal taldeekin.

Vita Imana, Crisix, Killus eta OST taldeak ariko dira zuzenean. Sarrerak salgai daude: 12 euro aurrez, eta 15 euro egunean bertan. 21:00etan hasiko da urteurren gau berezia.

Hamar urteko historia jasotzen duten bi bideo argitaratu ditu Spookypheria Productions antolatzaile taldeak:

Hurrengo kontzertuak