2018/06/14

Iluntze: "Antzinako oihartzunak" izango da bigarren maketa

Nafarroako Iluntze taldeak Antzinako oihartzunak bigarren maketa argitaratuko du Dawn of Murk zigilu berriaren bidez. Hain zuzen ere, Darkwoods diskoetxearen azpizigilua da. Synder musikariak gidatzen duen black metal bandak paganismoa eta Erdi Aroko doinu zein istorioak ditu oinarri.

Bost abestiko maketa bat grabatu eta sarean eskegi zuen, eta iaz kasetean argitaratu zuen. Lan berriak beste bost kantu izango ditu eta landuagoak izango direla aurreratu du zigiluak. Horietako baten zirriborroa da jarraian entzun dezakezuena:

Hurrengo kontzertuak