2018/06/13

Irkaia taldeak 'Zauri sakonak' abesti berria aurkeztu du

Lizarrako Irkaia metalcore/elektronika banda gazteak kantu berri bat sareratu du estreinako diskoari jarraipena emateko. Nafarrek metala, hardcorea eta elektronika nahasten dituzte, eta ildo berekoa da aurkeztu duten abestia. Jarraian entzun dezakezue.

Lehendabiziko diskoa iazko uztailean argitaratu zuten eta osorik entzun daiteke sarean.

Hurrengo kontzertuak