2023/01/26

Korkut bandak aro berriko lehenengo kantua estreinatu du

Irungo Korkut taldea eraldatuta itzuli da. Laukote instrumental gisa egingo dute aurrera, ondorengo musikariekin: Javier Arca (baxua), Josu Sanchez (bateria), Mikel Odriozola (gitarra) eta Joseba Juanena (teklatuak eta sintetizadoreak).

Aro berria aurkezteko, MCMIII abestiaren bideoklipa sareratu dute.

Musikalki, askotariko doinuak lantzen dituzte: metala, hardcorea, post-hardcorea eta metal alternatiboa. Banda instrumental bihurtu ondoren, 2015ean argitaratu zuten lan laburreko kantak egokitu dituzte.

Hurrengo kontzertuak