Bizkaiko Kremousity metal taldea sortu dute Demeon, Tight Leash eta Song of Anhubis bandetako lau musikarik. Sunset before apocalypse estreinako lan laburra plazaratuko dute abenduaren 1ean.
Alex de Benitoren Rock Factory estudioan grabatu zuten pasa den irailean. Azala eta abesti zerrenda jarraian dituzue:

01. Flawed by design
02. Scars of the flame
03. Into the oblivion
Hauxe duzue kantetako bat:
Musikalki, muturreko metala da jorratzen dutenaren oinarria, baina askotariko eraginak dituzte.
Kremousity bandako lau musikariak hauek dira: Alex (ahotsa), Polvareda Johnson (gitarra), Isma (baxua) eta Aitor (bateria).