2021/12/05

Mikel Gomez musikariak abesti propioa plazaratu du

Bergarako Mikel Gomez musikaria ezaguna da hainbat taldetan bateria jotzeagatik (Lampr3a, Childrain, Dark Code eta Unbreath). Beste banda ezagunen bertsio ugari egin ostean, Lost In The Void abesti propioa aurkeztu du. Musika tresna guztiak berak jo ditu, eta bera arduratu da grabazioaz, nahasketaz eta masterizazioaz. Bideoa, berriz, David De Yrazuk egin du.

Kantuaren inguruan ondorengoa adierazi du gipuzkoarrak: "Nire lehen abestia da Dark Code nire lehen taldearentzat konposatu nuenetik. Normalean oso kritikoa naiz nire konposizioekin eta beti pentsatzen dut ez direla nahi bezain onak. Baina hau asko gustatzen zait. Duela bi urte konposatu nuen eta ordutik egin nahi izan dut bideo hau eta abestiari bidea eman. Imajinatu espazioan esnatzen zarela espazio jantzi baten barruan harrapatuta. Zer sentituko zenuke? Sentimendu hori islatzen saiatu naiz riff bakoitzarekin; haserrea, itxaropena, desesperazioa, harridura, ... Badakizu hilko zarela, baina gauza harrigarriak ikus ahal izango dituzu".

Hurrengo kontzertuak