2019/08/21

NTN banda gogotsu dago zeresana emateko

Nafarroako NTN metal taldeak babesle onak ditu. Zuzeneko gutxi batzuk eman dituzte eta lehen maketaren bi kantu sareratu dituzte. Atarrabiako Totem aretoak nabarmendu du laukotea. Hain zuzen ere, datorren urteko urtarrilaren 3an Soziedad Alkoholika beteranoekin batera ariko dira zuzenean aipaturiko aretoan. Agenda atalean topatuko dituzue kontzertuaren xehetasunak.

Hemen dituzue aurkeztu dituzten bi abestiak, eta esan daiteke metal doinu moderno bezain indartsuen eremuan mugitzen direla.

Hurrengo kontzertuak