2021/07/29

Orion Child bandak bateria jotzaile berria du

Durangoko Orion Child power metal taldeak seikotea berrosatu du. Jandro bateriak utzi zuenetik ez dute lortu ordezko iraunkor bat. Hainbat hilabetez Jon Estankonak bete zuen bere hutsunea, baina arrazoi pertsonalengatik uztea erabaki zuen. Bizkaitarrek iragarri berri dute Txuni dela beraien bateria jotzaile berria.

Hilabeteak daramatzate berarekin entseatzen eta larunbatean ariko da zuzenean lehen aldiz beraiekin. Gasteizko Urribeltz jaialdian ariko dira Angelus Apatrida, Saratoga eta Lepoka bandekin batera.

Continuum Fracture hirugarren diskoa 2019an argitaratu zuten, eta ordutik hainbat kontzertu eman dituzte pandemia iritsi zen arte.

Hurrengo kontzertuak