
Gipuzkoako Oxida death'n'roll taldeak Absolución izenburua jarri dio iraupen luzeko lehen diskoari. Urte honetan kaleratuko dutela iragarri dute. Aurrerapen gisa, Ocaso abestia aurkeztu dute bideoklip batekin lagunduta.
Tristan Iñiguez arduratu da ikus-entzunezkoaren edizioaz, David Zabalaren zuzendaritzapean. Hain zuzen ere, Iñiguez berarekin grabatu dituzte laneko musika tresnak, Bergarako Auryn Studios-etan. Ahotsak, berriz, Igor Sanchezekin bere etxeko Ebola Room estudioan. Azkenik, nahasketa eta masterizazioa Jose Fernando Tercerok egin ditu (JFT Producciones).
Laukotea berrosatu osteko lehen emaitza da. Orain, lau musikari hauek ditu Oxidak: Urko (ahotsa) Albi (gitarra), Raff (baxua) eta Etxebe (bateria).