2018/07/02

Robert Rodrigo Bandek Johnny Gioeli abeslaria fitxatu du

Bizkaiko Robert Rodrigo gitarra jotzaileak bere hard rock banda osatu du eskarmentu handiko Johnny Gioeli abeslariarekin (Hardline, Axel Rudi Pell, Crush 40). Guztira, bost musikariko taldea izango da aurrerantzean. Aipaturiko Gioeli eta Rodrigorekin batera, Miguel Manjon (baxua), Pako Martinez (bateria) eta Gotxi Ibarra (teklatuak) dira musikariak. 

Azaroaren 2an argitaratuko du Rodrigok disko berria, bakarkako ibilbideko laugarrena. Pasa den urtean Airless taldea bereizi ondoren, bere banda propioa da bizkaitarraren proiektu bakarra.

2011an atera zuen Wrath orain arteko azken lana. Bertan topa daiteke In a Dream abestia:

Hurrengo kontzertuak