2021/12/03

Sepulchral hirukoak otsailean argitaratuko du lehen diskoa

Bilboko Sepulchral death metal taldeak Herbehereetako Soulseller Records zigiluarekin sinatu du. From Beyond The Burial Mound estreinako diskoa 2022ko otsailaren 25ean argitaratuko dute. "Oso pozik gaude gustuko ditugun taldeen lanak argitaratu dituen zigilu batekin lan egingo dugulako. Aurrerantzean kolaborazio estuago bat izatea espero dugu"

Gaur egun hiru musikarik osatzen dute banda: Dusk (baxua eta ahotsa), Gaueko (ahotsa) eta Gorka (gitarra eta bateria).

Orain arte, bi maketa eta EP bat plazaratu dituzte. Graveyard Repugnance lan laburra, eta jarraian osorik entzun dezakezue.

Hurrengo kontzertuak