The Broken Horizon - Desolation

Ez da erraza estreinako diskoa atera berritan abeslari gabe geratzea. Iruñeko The Broken Horizon taldeak ekainean argitaratu zuen Desolation lana, eta aste honetan jakinarazi dute Iñigo Pupilasen ordezkoaren bila ari direla. Ezustekoari aurre egin beharrean dira nafarrak beraien metalcore proposamen interesgarriak merezi duelako.

Aurtengo Resurrection jaialdian erreferenteek agur esan ondoren, Nafarroako metal modernoaren eskolak oinordekoa behar du. The Broken Horizon banda da hautagaietako bat; baian ez bakarra. Ordea, gurean zein inguruan nabarmentzeko egin beharrekoa zaila da. Lan asko, atseden gutxi eta etsitzeko aukera gehiago. Horrela ere, oinarriak eta osagaiak onak badira posible da irautea. Beraz, Desolation diskoaren izenburua bere osotasunean barneratu beharrean, borrokatzen ahalegindu behar dira nafarrak. Lehengaia lehergai paregabea da estiloaren eszenarako.

Detaile guztiak behar bezala zainduta aurkeztu dute beraientzako mugarri izan behar duen lana. Beraien alde egin duen zigiluak azpimarratu gisara, metalaren joera modernoaren osagai asko bildu dituzte lehendabiziko lanean. Metalcore, deathcore, hardcore zein nu metal musika topa daiteke hamaika kantuetan. Kolaboratzaile onak eta soinu ingeniari hobeak izan dituzte alboan lehen jauzirako. Oui izan zen aurrerapen zapaltzailea, eta gero entzun ahal izan ziren gainerakoak. Esaterako, core zaporeko Romantic Song eta Miss Ladark epikoa. Noski, ezin aipatu gabe utzi Nola Gertatu Da euskarazko kantua. Keinu polita ingelesak bere egin duen musika estiloan. 

Inaxio Esnaola Aranzadi


Diskoetxea: Art Gates Records.

Abesti zerrenda:

01. Desolation
02. Oui
03. Rotten Blood
04. Romantic Song
05. Miss Ladark
06. Farewell
07. Nothing Gleaming
08. Nola Gertatu Da
09. Haunting Me
10. Deep Pression
11. Lying Truths

Entzun:

Hurrengo kontzertuak