2018/07/22

The Flying Scarecrow: hiru abesti entzungai

Bizkaiko The Flying Scarecrow taldeak hiru abesti aurkeztu ditu, lehen diskoaren aurrerapen modura. Hain zuzen ere, hiru kantuek EP bat osatzen dute eta formatu digitalean eskuratu daitezke. Jarraian dituzue entzungai:

Bestalde, boskote bizkaitarrak Wacken Open Air jaialdian joko du abuztuaren 2an. W.E.T. Stage agertokian ariko dira zuzenean, 1:55etik aurrera. Pasa den apirilean, Espainiako Wacken Metal Battle lehiaketa irabazi zuten, eta Alemaniako jaialdian izango den mundu mailako finalean joko dute.

Hurrengo kontzertuak