2019/08/30

Unbound taldeak "Prophecy" diskoa kaleratuko du datorren astean

Gasteizko Unbound heavy metal bandak irailaren 2an argitaratuko du Prophecy bigarren diskoa. Jarraian ikus dezakezue azala.

Bestalde, lan berriko bi kantu aurreratu dituzte.

2009an Nightmares diskoa argitaratu ondoren, bandak hainbat aldaketa izan zituen eta ordutik zarata asko atera gabe ibili dira. Nolanahi ere, taldea osatuta itzuliko dira taula gainera. Azaroaren 23an November Metal Fest jaialdian ariko dira Brainstorm ezagunekin batera, besteak beste.

Hurrengo kontzertuak