2021/06/14

Urribeltz Metal Fest jaialdia jaio da

Uztailaren 31n Urribeltz Metal Fest jaialdia egingo dute Gasteizko Iradier Arenan. Lau talde ariko dira zuzenean, eta tartean da euskal ordezkari bat: Angelus Apatrida, Saratoga, Lepoka eta Orion Child. Iradier Arenaren edukiera 600 pertsonakoa da, eta sarrerak ekainaren 15ean jarriko dituzte salgai 12:00etan, helbide honetan. Gasteizko Urban Rock Concept aretoa, Led Zed Live (Z! Live Rock Fest) eta Live For Metal Productions dira sustatzaileak, Kultura Bizia elkartearen bidez.

Hurrengo kontzertuak