2018/08/28

Vermeio Folk Metal jaialdia egingo dute urrian

Bermeoko Erdi Aroko azokarekin bat egingo du Vermeio Folk Metal jaialdiak. Urriaren 20an izango da eta hiru taldek parte hartuko dute: Aiumeen Basoa (Mutriku), Incursed (Bilbo) eta Celtibeerian (Ciudad Real).

Spookypheria Productions elkarteak antolatu du jaialdia –Halloween Metal Fest jaialdiaren arduradunak dira–, eta Bermeoko Kafe Antzokian izango da 21:00etatik aurrera. Sarrerak 8 euro balio ditu aurrez, eta 10 euro egunean bertan. Helbide honetan eskuratu daitezke.

Hona hemen parte hartuko duten taldeen abesti bana:

 

 

Hurrengo kontzertuak