2022/05/16

Withredd taldeak musika eta ikus-entzunezkoak uztartzen jarraitzen du

Bilboko Withredd metal banda esperimentalak Cryo estreinatu du, No-Replicant lan laburraren bigarren singlea. David von Heeren artistaren laguntza izan dute bideoklipean. "Izaki zoragarriez osaturiko mundu misteriotsua sortu du", azaldu du laukoteak.

Aurrez, Prevelion izeneko kantua plazaratu zuten, eta orduan Daniel Garay taldekidea arduratu zen bideoa sortzeaz.

Metal progresiboa, djent eta modernoa uztartzen ditu laukoteak. Honela aurkeztu digute euren burua: "Esperimentatzea oso gustuko dugu. Talde gisa eta indibidualki lan egiten dugu ditugun gaitasun artistikoak baliatzeko. Horregatik, hasieratik bideoklipak sortu ditugu, baina ez banda kontzeptuari begira. Forma alternatiboen bidez transmititzea da helburua".

Zuzenekoei begira, lau musikarik osatzen dute taldea: Danel Garay (gitarra eta ahotsa), Ander Pena (bateria, sintetizadoreak eta argia), Aitor Gabantxo (baxua) eta Sergio Godoy (gitarra eta saxoa).

Hurrengo kontzertuak