
Zarauzko Eraso! banda Azken taupadak kontzertu bira egiten ari da, haien ibilbideari bukaera emateko. Abenduaren 27an eskainiko dute azken kontzertua Tolosako Bonberenea aretoan.
Agurra dela eta, zozketa bat egin nahi dute Herriko Burdina atariaren bidez. Hiru pack berezi prestatu dituzte Azken batean lanaren biniloarekin eta Hustutako arimak kamisetarekin.
Parte hartzeko, galdera bat erantzun behar da, nahiko erraza dena: Eraso! taldearen bigarren maketak eta euskarazko film batek izenburu bera dute. Zein da?
Bidali erantzuna gure posta elektronikora, izen-abizenekin batera. Asmatzen dutenen artean zozketa egingo dugu azaroaren 27an!