2025/10/09

13. Metal'O'Ween jaialdia: bi egun eta hamabost talde

Urriaren 24an eta 25ean izango da Hendaiako 13. Metal'O'Ween jaialdia. Bi egunetan, orotara, hamabost talde ariko dira Gaztelu aretoan. Lanetik Egina elkartea da jaialdiaren sustatzailea eta antolatzailea.

Lehen egunean, hilaren 24an, banda hauek joko dute: Hilotz (Thrash metal, EH), Moira Krank (Rock/metal, EH), Ash Twin Project (Post metal, Frantzia), Fusible (Mathcore, EH), Lampr3a (Prog metal, EH) eta Kuma No Motor (Punkcore, EH).

Bigarren egunean, hilaren 25ean, beste talde hauek ariko dira zuzenean: Killers (Speed metal, EH) —goiko argazkian—, Elizabeltz (Shock rock, EH), Bullets Of Misery (Death metal, EH), Frakture (Thrashcore, EH), Vibora (Prog, EH), Indar (Alt metal, Katalunia), Kruddö (Stoner metal, EH), Karma (Rock, EH) eta Tross ta Petri (Metal/rock, EH).

Sarrerak salgai daude jaialdiaren webguneko txarteldegian.

Hurrengo kontzertuak