
Urriaren 9an eta 10ean izango da Hendaiako 14. Metal'O'Ween jaialdia, iaz baino aste batzuk lehenago. Bi egunetan hamahiru talde ariko dira, Gaztelu aretoan. Lanetik Egina elkartea da jaialdiaren sustatzailea eta antolatzailea.
Aurreko edizioekin alderatuta, askotarikoagoa izango da eskaintza. Izan ere, metal taldeez haragoko proposamen ugari egongo direlako.
Lehen egunean, urriaren 9an, banda hauek ariko dira zuzenean: Killus (Industrial metal, Vila-real), Lotura (Metalcore, EH), Shroud (Hardcore, EH), Sworn to Avenge (Hardcore, EH) eta Kafkle (Death metal, Frantzia).
Bigarren egunean, urriaren 10ean, beste talde hauek joko dute: Locomuerte (Thrash punk, Frantzia), Ztah (Deathcore, EH) —argazkiko taldea—, Black Hyo (Stoner prog, EH), Pussy Miel (Punk stoner, Frantzia), Kill! Kill! Diana (Post punk, EH), Sugoi (Heavy metal, EH), Late Youth Fun (Punk rock, EH) eta Loiola (Post synth, Frantzia).
Sarrerak salgai daude jaialdiaren webguneko txarteldegian.
