2023/04/06

2sonT banda prest dago lehenengo diskoa kaleratzeko

Doneztebeko 2sonT hardcore/metal taldeak hainbat abesti sareratu ditu azken bi urteotan. Orain, lehendabiziko diskoa argitaratuko dutela iragarri dute, eta dagoeneko estreinako singlea entzun daiteke.

Joseba Juanena arduratu da grabazioaz, eta Jorge Mariñelarenak egin du nahasketa eta masterizazioa. Bideoaz, berriz, Juanena bera arduratu da.

Sutan, Erru Gabe, Eko4, Muxu Beltza eta Kurkuma bandetan ibilitako bost musikarik osatzen dute.

Hona hemen, azken urteotan sareratutako kanta baten bideoklipa:

Hurrengo kontzertuak