2018/02/23

Ad Eternum: 'Dogma' diskoaren informazioa

Laster argitaratuko du Bizkaiko Ad Eternum heavy metal bandak Dogma lehendabiziko diskoa. Hamaika abesti izango ditu eta Pedro J. Monge musikari eta teknikariaren gidaritzapean grabatu dituzte Chromaticity Studios-etan. Lanaren azala eta barne diseinua egiteaz Warbanner arduratu da. Jarraian ikusi ahal duzue azala eta kantu zerrenda:

01. Caballero Inmortal
02. Despertar (Intro)
03. Guardián entre las sombras
04. Sin destino
05. El Legado (Intro)
06. Heroe
07. Dogma
08. Rivel
09. Seducción
10. Sigo aquí
11. Caballero Inmortal (bonus track)

Diskoan hainbat kolaboratzaile izan dituzte. Valhalla taldean ibilitako musikariek Heroe abestian parte hartu dute. Gaur egun, El Reno Renardo, Soulitude, Los Cojones eta aipaturiko Ad Eternum bandetan dabiltza. Horrez gain, Centinela taldeko Jose Cano abeslariak Caballero Inmortal abestiaren bonus track-ean parte hartu du.

Igande honetan, otsailak 25, lana osorik entzun ahal izango da Portugaleteko Cafe Rock Volatin tabernan, 18:00etatik aurrera. Azalaren aurkezpena ere egingo dute. Nahi duenak diskoa aurresalmenta gisara eskuratzeko modua izango du.

Full Metal Band bertsio taldean ibilitako lau musikarik sortu zuten Ad Eternum banda, Patxa (Valhalla, Adgar) abeslariarekin elkartzerakoan. Sergio (gitarra), Txutxi (gitarra), Bobby (baxua) eta Juanjok (bateria) osatzen dute taldea.

Dagoeneko bi abesti aurreratu dituzte, eta jarraian entzun ditzakezue:

Hurrengo kontzertuak