2023/01/02

Aeroscreamer bandak boskotea berrosatu du

Gasteizko Aeroscreamer heavy metal taldeak topatu du bateria jotzailea: Jonja Rodriguez. Horrela, boskotea berrosatu dute. Gainerako kideak dira Leire Zubizarreta (ahotsa), Ekaitz M. Vela (gitarra), Beñat M. Vela (sintetizadoreak eta gitarra) eta Joseba Segura (baxua).

Lan berria prestatzen ari dira, baina zuzenekoak emateko gogotsu jarraitzen dute. Urtarrilaren 6an, Helldorado aretoan ariko dira Delenda Est, Lehia eta Stupid Gallos bandekin batera.

Cast the Fire estreinako lan laburra 2020ko maiatzean argitaratu zuten Metal Crusaders eta Lullabye Records zigiluen babesarekin. Aldiz, biniloaren edizioaz Heathen Tribes zigilua arduratu zen.

Hemen duzue EPa osorik entzungai:

Jarraian, berriz, biniloan sartu zuten Blind Fury Murderess izene bonus track abestia:

Lanaren iruzkina Kritikak atalean duzue irakurgai.

Hurrengo kontzertuak