Gasteizko Aeroscreamer hard'n'heavy bandak egun gutxi barru plazaratuko du Countess of the Night lehen diskoa. Zehazki, maiatzaren 9an. Aurrerapen gisa, hiru single plazaratu dituzte eta Stuck In The Show da azkena.
8 biteko oihartzunak dakartza, sintetizadoreen presentziarekin eta 1980ko hamarkadako esentzia duen bideokliparekin. Ekaitz MG Vela taldekideak egin du.
Lan berria Galarreko Espartzako Sonido XXI estudioan grabatu dute, Javi San Martin ekoizlearen gidaritzapean. Azala, berriz, Mario E. Lopez artistak egin du. eta The Pitforge arduratu da logo berriaren diseinuaz. Kanta zerrendarekin batera ikus dezakezue segidan:
01. The Bruise
02. Raptor Eyes
03. AR Command
04. Break After All
05. Blind Fury Murderess
06. Nightincage
07. Stuck in the Show
08. Voluntas Ferra
09. Prayers Written to the Child Unborn
Beste bi singleak, jarraian dituzue:
Aeroscreamer - The Bruise
Aeroscreamer - Break After All
Gaur egun, lau musikari hauek osatzen dute taldea: Leire Zubizarreta (ahotsa), Ekaitz MG Vela (gitarra), Joseba Segura (baxua) eta Beñat Mendizabal Vela (gitarra eta sintetizadoreak).