2020/05/10

Aeroscreamer taldeak "Cast the Fire" lana entzungai jarri du

Gasteizko Aeroscreamer heavy metal bandak, azkenik, maiatzaren 17an argitaratuko du Cast the Fire estreinako lan laburra. Horretarako, Metal Crusaders eta Lullabye Records zigiluen babesa dute. Eibarren grabatu zuten Walter Tuzzeo lagun eta teknikariarekin. Hona hemen azala eta kantu zerrenda:

01. Red Summer Nights
02. Materia
03. Street Meat
04. The Spell (Part I)
05. Cast The Fire

Era berean, arabarrek lan laburra osorik entzungai jarri dute:

2019ko apirilean sortu zuten banda, eta uda partean lortu zuten finkotzea. Gaur egun, lau kidek osatzen dute: Leire Zubizarreta (ahotsa), Ekaitz M. Vela (gitarra), Beñat M. Vela (sintetizadoreak eta gitarra) eta Dani Speedhammer (bateria). 

Hurrengo kontzertuak