2024/02/19

Aesthetic banda lozorrotik atera da sorkuntza enigmatiko batekin

Ondarroako Aesthetic melodic black/death metal taldeak An Enigmatic Creation bigarren diskoa argitaratu du. Ezustean izan da, aurretik behar bezala iragarri gabe.

Hauxe duzue Yaroslav Gerzhedovich artista errusiarrak egindako azala eta abesti zerrenda:

01. An Enigmatic Creation
02. Vanishing Memories
03. Passage
04. Flashes Of Clarity
05. A Strange Encounter
06. This Neverending Nightmare
07. Meditation

Osorik entzun dezakezue beraien Bandcamp atarian.

Hiruko moduan plazaratu dute lana. Izan ere, Iker Del Aguila (gitarra eta ahotsa), Enrike Del Aguila (gitarra, baxua eta ahotsa) eta Arkaitz Plaza (bateria) musikariek osatzen dute Aesthetic.

Diskoaren bideo laburpen moduko bat ere aurkeztu dute:

2016. urtean plazaratu zutenThe Secrets Are Written in the Sky estreinako diskoa.

Hurrengo kontzertuak