Iruñeko Ajariguan hard rock/metal taldeak bigarren diskoa argitaratuko du urtearen bukaera aldean. Haizea bezala lehen singlea aurkeztu dute bideoklip eta guzti. Jarraian ikus dezakezue:
Hamar abestiko lan berria Iker Piedrafitarekin grabatu dute haren El Sótano estudioan. Hain zuzen ere, han grabatu zuten 2020an kaleraturiko No Way estreinako diskoa.
Hiru musikari hauek osatzen dute Ajariguan: Sergio de Andres (ahotsa eta gitarra), Ruben Aierra (baxua) eta Iker Bengoetxea (bateria).