2020/10/01

Ajariguan taldeak "No Way" diskoa argitaratu du

Iruñeko Ajariguan rock/metal bandak No Way lehendabiziko diskoa plazaratu du. Duela urte asko sorturiko taldea bada ere, azken bi urtetan egonkortu dute hirukoa: Sergio (ahotsa eta gitarra), Lucas (baxua) eta Iker (bateria). Maketa bat aurkeztu ondoren, iraupen luzeko lana grabatu zuten El Sotano estudioetan Iker Piedrafita teknikariaren gidaritzapean. Azala eta abesti zerrenda jarraian dituzue:

01. No Way
02. Changing All
03. Creed
04. Keep On
05. One Day
06. Kiltzaileak
07. It Can´t Be Helped
08. Shaken
09. MotorHell
10. The Cover
11. Txoria

Hain zuzen ere, diskoko azken kantua Mikel Laboaren bertsioa da. Brigi Duque (Koma) musikariak parte hartu du, eta abestiaren bideoklipa da sareetan aurreratu duten lehena.

Hurrengo kontzertuak