2019/09/05

Alerta taldeak urrian plazaratuko du "Tu Decides El Final" diskoa

Durangoko Alerta hardcore/metal bandak urriaren 4an argitaratuko du Tu Decides El Final bosgarren diskoa Blood Fire Death zigiluarekin. 22 urte luzeko ibilbideari jarraipena emateko gogotsu daude. Lan berriaren azala eta abesti zerrenda aurkeztu dituzte.

01. Injusticia
02. Lo Sufriras
03. Do It Yourself!
04. Responsables
05. Tu Decides El Final
06. Asesinos
07. Ene Lagun Galduak

1997an elkartu ziren, eta ordutik eta lau lan autoekoiztu dituzte: Soma TV (2001), Devhil (2007), Siempre Mas Fuertes (2010) eta Seguimos Creyendo (2015). Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbideari jarraipena emateko prest daude, eta hori bosgarren lanaren bitartez izatea gustatuko litzaieke.

Gaur egun bost musikarik osatzen dute banda: Jabi (ahotsa), Sesi (gitarra), Beny (gitarra), Txitxi (baxua) eta Kantero (bateria).

Hurrengo kontzertuak