2026/01/06

Alex de Benito musikariak 'No turning back' abestia aurreratu du

Barakaldoko Alex de Benito musikariak eta bere bandak aurten argitaratuko dute Sound of Paradise lehendabiziko diskoa. Beste hainbat taldetan ibili ondoren, proiektu pertsonala jorratzea erabaki zuen.

Askotariko doinuak jorratu ditu bizkaitarrak, hard rocka eta heavy metala oinarri gisa hartuta. Horren erakusle dira aurreratu dituen bost abestiak. No turning back da single berriena, hau ere bideoklip esanguratsu batekin aurkeztu duena. 

Alboan dituen lau musikari eta lagunak hauek dira: Iban Fontaneda (gitarra), Ainara Grisaleña (baxua), Ander Mendoza (bateria) eta Javi Montilla (teklatuak).

Alex Rock Factory eskolako arduraduna da, eta han grabatu du diskoa. Aldiz, azala jarraian ikus dezakezue:

Gainerako singleak, guztiak bideokliparekin, segidan topatuko dituzue: 

Alex de Benito Project - Timeless

Alex de Benito Project - The Kickboxer

Alex de Benito Project - Sound of Paradise

Alex de Benito Project - Daylight

Alex de Benitoren curriculuma, gitarrista eta bateria jotzaile moduan: Black Ice, Waldheim, Vhäldemar, Steel Puppets, Unbreath, After Life eta beste.

Hurrengo kontzertuak