2022/12/19

All This Chaos taldeak "Lie To Your Mind" lana kaleratu du

Bizkaiko All This Chaos metal bandak Lie To Your Mind estreinako lan laburra argitaratu du. Lau abesti ditu eta Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Monge musikari zein teknikariarekin. Hona hemen, azala eta abesti zerrenda:

01. Breaking The Sorrow
02. Buried
03. Dreaming Away
04. Devil ́s Laugh

Kanta guztiak plataforma digitaletan entzun daitezke.

All This Chaos 2019ko azaroan sortu zuten beste hainbat bandetan ibilitako musikariek. Hala nola, MetalMilitia, Ikaran, Salyva, Bultaco, Dabelyu eta Hush. Gaur egun, bost kidez osaturik dago: Joxean Zurutuza (gitarra), Javi Cantero (gitarra), Angel Santamaria (ahotsa), Oinatz Bilbao (baxua) eta Euge Duran (bateria).

Hurrengo kontzertuak