2023/08/24

Altarage anonimoek 'Worst Case Scenario' diskoa kaleratuko dute

Bilboko Altarage muturreko metal bandak anonimotasun zurrun eta lehorretik jarraitzen du. Ekainean Cataract lan laburra argitaratu ondoren, irailaren 15ean iraupen luzeko seigarren diskoa kaleratuko dute: Worst Case Scenario. EParen antzera, Doomentia Records zigiluaren bidez plazaratuko dute.

Azala eta abesti zerrenda iragarri dituzte euren Instagram ilunean:

01. Enigma Signals
02. Case Full of Putrid Stars
03. Cataract
04. ØWork
05. Gift of Awakening
06. Verdict
07. The Rigid Subject
08. Exhaust

Kantetako baten bideoklipa aurkeztu zuten duela aste batzuk:

Hurrengo kontzertuak