2021/03/15

Altarage: "Succumb" diskoaren bigarren aurrerapena

Bilboko Altarage muturreko metal bandak Succumb laugarren diskoa argitaratuko du apirilaren 23an, Season of Mist Underground Activists diskoetxearekin. Bigarren aurrerapena aurkeztu dute:

Hamabi kantu eta ordubete luzeko iraupena izango du lanak. David Jorquerak egindako azala eta abesti zerrenda jarraian topatuko dituzue:

01. Negative Arrival
02. Magno Evento
03. Maneuvre
04. Foregone
05. Drainage Mechanism
06. Watcher Witness
07. Fair Warning
08. Lavath
09. Forja
10. Inwards
11. Vour Concession
12. Devorador De Mundos

"Iraupen luzeko laugarren lana black eta death metal disonante basatia da, burmuinean irudi makurra eragiten dituena. Nostalgiaren suntsiketa islatzen du, besteak beste", adierazi du diskoetxeak.

Magno Evento izan zen lehen aurrerapen abestia:

Hurrengo kontzertuak