2018/11/01

Altarage taldeak lan berria aterako du urtarrilean

Bilboko Altarage death metal banda nihilistak The Approaching Roar hirugarren diskoa argitaratuko du urtarrilaren 25ean, Season Of Mist diskoetxearen bidez. Lanararen xehetasunak aurrera eskainiko dituzte, nahiz eta aurrerapen bideo labur bat atera duten.

Une honetan, Europako kontzertu bira egiten ari da laukotea. Italia, Frantzia, Alemania, Txekia eta Austria bisitatu ondoren iritsiko dira Euskal Herrira. Azaroaren 24an Trintxerpeko Mogambo aretoan ariko dira Scumearth bandarekin batera.

Iazko urrian Endinghent diskoa argitaratu zuten, eta kritika onak jaso zituen.

Hurrengo kontzertuak