2022/08/22

Ancient Emblem taldeak "Eve(n)" kantua aurreratu du

Euskal Herria eta Alemania bitarteko Ancient Emblem black/crust metal banda bueltan da doinu berriekin. Suediako Deadache taldearekin lan elkarbanatu bat argitaratuko dutela iragarri dute. Brookesia Estudio arduratu da azaleko ilustrazioaz:

Horrekin batera, beraien abestietako bat estreinatu dute:

Bateria, gitarrak eta ahotsak Marekors Studio-an grabatu dituzte. Baxua, berriz, Rezola estudioan, nahiz eta Corsarios Estudios-etan findu. Nahasketak Marekors Studio-an bertan egin dituzte, eta masterizazioa Enormous Door Mastering bitartez.

Lan elkarbanatua biniloan kaleratuko dute hainbat zigiluren lankidetzari esker: Deviance Records, Dingleberry Records, In My Heart Empire Records, La Humanidad Es La Plaga, Muerte Matar Records, Talaia Records eta Up The Punx. Horrez gain, kasetean plazaratuko dute Crow Will Tell Records eta Deadach zigiluekin.

Hurrengo kontzertuak