2023/02/07

Ancient Settlers bandak "Mihi Nomen Est Ira" singlea estreinatu du

Donostiako Ancient Settlers melodic death metal bandak maiatzaren 1ean argitaratuko du Transition lan berria, Crusader Records bidez. Aurrerapen moduan, Mihi Nomen Est Ira abestiaren bideoklipa aurkeztu dute, Pintxo Wayewta (Empire Of Disease, Frakture) abeslariaren kolaborazioarekin.

Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongerekin. Azala, berriz, Jon Toussas artista greziarrak egin du. Jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera:

01. A New World Order
02. Mihi Nomen Est Ira
03. The Circle
04. Modern Travelers

Boskotea berrosatu osteko aurreneko argitalpena izango da. Hau da, Génesis Farias abeslari berriaren estreinakoa. Gogora dezagun Antony Hämäläinen kantariaren ordezkoa dela. Horiek horrela, gaur egun ondorengo bost musikariek osatzen dute banda: Génesis Farias (abeslaria), Carlos Chiesa-Estomba (gitarra), Hernan Riera (bateria), Miguel Herrera (baxua) eta Agustin Martinez (gitarra).

Hurrengo kontzertuak