2022/04/03

Ancient Settlers bandak "Our Last Eclipse" lehen diskoa argitaratu du

Donostian sorturiko Ancient Settlers melodic death metal taldeak apirilaren 1ean kaleratu zuen Our Last Eclipse estreinako diskoa. Australiako Crusader Records zigiluaren babesa izan dute, eta mundu mailako banaketaz Season of Mist eta Nuclear Blast diskoetxe ezagunak arduratuko dira.

Zergatik diogu Donostian sorturikoa dela? Taldekideak ez direlako Euskal Herrikoak, nahiz eta sortzaileetako bat euskal jatorrikoa izan. Venezuelako Carlos Chiesa gitarristak –Irungoa da bere ama– eta Herman Riera bateriak sortu zuten banda 2020an, Gipuzkoako hiriburuan. Biak Haboryn taldean ibilitakoak dira. Gerora, beste hainbat kidek bat egin zuten beraiekin: Emmy Reyes gitarristak, Rene Gonzalez teklatu jotzaileak, Antony Hämäläinen abeslariak (Meridian Dawn, Nightrage eta Armageddon ohia) eta Miguel Herrera baxuak (Haboryn ohia hau ere).

Diskoa Fredrik Nordström ezagunak ekoiztu du, eta diseinuaz Gustavo Sazes arduratu da. Hona hemen azala eta abesti zerrenda:

01. Into The Depths I Ride
02. Cast In Gold
03. Our Last Eclipse
04. Cerements
05. Jotnar Magick
06. Library Of Tears
07. Silent December
08. Memories
09. The Black Rainbow
10. Peregrination

Hainbat kanturen bideoak zabaldu dituzte, eta hau da azkenekoa:

Hurrengo kontzertuak