2024/01/18

Ancient Settlers bandak 'Tales From The Earth' lan berria kaleratu du

Donostiako Ancient Settlers metal taldeak Tales From The Earth (Through Your Neck Records) lan labur akustikoa argitaratu du. Era berean, lanaren izenburu bera duen hirugarren eta azken singlea aurkeztu dute Lur Burns Red (A Dark Reborn) abeslariaren kolaborazioarekin.

Boskoteak honela aurkeztu du lan berria: "Atal berri honetan, gure planetan bizi diren kulturen eta naturen aberastasunean oinarritu dira lan akustiko bat osatzeko. Letrak gure zibilizazioaren patuari buruzko bidaia filosofiko bat dira. Lan labur akustiko hau taldearen sormenaren bilakaeraren lekukoa da. Entzuleak liluratzea du helburu esperientzia akustiko paregabe eta zoragarri baten bitartez. Naturan zuzenean grabaturiko soinuak erabili dituzte, eta hiru hizkuntzetan jaso dituzte kontakizun batzuk: ingelesez, euskaraz eta kitxuaz".

Agustin Martinezek nahastu eta masterizatu du EP berria Rockline Studios-etan. Aldiz, azal ikusgarria The Kraken Artworks-ek egin du. Jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. The Pilgrims Memories
02. Lehorrekoa eta Itsasokoa (feat. Inaxio Esnaola)
03. Mother Earth (feat. Ivan Sención, BlackBeer)
04. Urqukunapa Herencian (feat. Hell Hammer)
05. Tales From The Earth (feat. Lur Burn Red, A Dark Reborn)
06. The Pilgrims Memories (Instrumental)
07. Mother Earth (Instrumental)
08. Tales From The Earth (Instrumental)

Lan berria osorik entzun dezakezue beraien Bandcamp atarian:

Beste bi kanten bideoak ere aurreratu zituzten:

Ancient Settlers - Mother Earth

Ancient Settlers - The Pilgrims Memories

Bestalde, taldeak iraupen luzeko bigarren diskoa grabatu du. Our Last Eclipse estreinako diskoaren antzera, berriz ere bi Grammy dituen Fredrik Nordström (At The Gates, In Flames, Opeth, Architects...) arduratu da ekoizpenaz. Nahasketa eta masterizazioa haren Suediako Fredman Studios-etan egin du.

Gainera, Jon Toussas (Suicidal Angels, Nightrage, Mors Principium Est...) ilustratzaileak egingo du beste behin ere diskoaren azala –Transition lan laburraren azaleko ilustrazioa egin zien–. Lan berria udan argitaratzea aurreikusten dute.

Ancient Settlers banda bost musikari hauek osatzen dute: Argen Death (ahotsa) Carlos Chiesa-Estomba (gitarra eta ahotsak) Agustín Martinez (gitarra) Miguel Herrera (baxua) Herman Riera (bateria).

Hurrengo kontzertuak