2023/10/03

Ancient Settlers bandak 'Tales From The Earth' lan laburraren xehetasunak eman ditu

Donostiako Ancient Settlers metal taldeak euren ibilbideko laugarren lan laburra kaleratuko du. Tales From the Earth da bere izenburua eta zortzi abesti izango ditu. Aurreko lanekin alderatuta, desberdina izango dela aurreratu du boskoteak.

Bi kolaboratzaile izango dituzte hainbat kantetan: Lur (A Dark Reborn) eta Ivan Sension (BlackBeer). Bitxikeria moduan, narrazio pare bat izango ditu lanak: bata euskaraz, eta, bestea, kitxuaz.

Agustin Martinez taldeko gitarristak nahastu eta masterizatu du. Azala, berriz, The Kraken Artworks diseinatzailearena da.

Maiatzean Transition lan laburra argitaratu zuten Crusader Records diskoetxearen bidez. Lau abesti ditu, eta horietako hiruk dute bideoklipa. The Circle da horietako bat.

Hurrengo kontzertuak