2023/05/02

Ancient Settlers bandak 'Transition' lan laburra plazaratu du

Donostiako Ancient Settlers melodic death metal bandak Transition lan laburra argitaratu du Crusader Records diskoetxearen bidez.

Lau abesti ditu, eta horietako hiruren bideoklipa aurkeztu dute. The Circle da berriena, lan berriarekin batera estreinatu dutena. Abestian Andrés Pestanak (The Black Tree, Shallow Waters eta Demised ohia) kolaboratu du.

Beste bi bideoklipak ondorengoak dira:

Ancient Settlers - A New World Ordez (Rise To Fall bandako Alain abeslariarekin)

Ancient Settlers - Mihi Nomen Est Ira (Empire Of Disease taldeko Pintxo Wayewta abeslariarekin)

Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Pedro J. Mongerekin. Azala, berriz, Jon Toussas artista greziarrak egin du. Jarraian ikus dezakezue kanta zerrendarekin batera:

01. A New World Order
02. Mihi Nomen Est Ira
03. The Circle
04. Modern Travelers

Boskotea berrosatu osteko aurreneko argitalpena izango da. Hau da, Génesis Farias abeslari berriaren estreinakoa. Gogora dezagun Antony Hämäläinen kantariaren ordezkoa dela. Horiek horrela, gaur egun ondorengo bost musikariek osatzen dute banda: Génesis Farias (abeslaria), Carlos Chiesa-Estomba (gitarra), Hernan Riera (bateria), Miguel Herrera (baxua) eta Agustin Martinez (gitarra).

Hurrengo kontzertuak